2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

Zubiko eroa

ZUBIKO EROA

Emakume bat nekatuta dago senarrak arreta nahikoa eskaintzen ez diolako, beti lan kontuetan murgilduta. Oraingoan, negozioak direla eta egun batzuk etxetik kanpo egotea tokatu zaio. Senarra kanpoan dagoela aprobetxatuz, emakumea maitalearen etxera joaten da, zubiaren beste aldean bizi dena.
Gauean, senarrak dei egiten dio lana suspenditu eta etxera bueltan datorrela esanez. Emakumeak, orduan, etxera bueltatzea erabakitzen du senarrak harrapatuko duen beldurrez.
Zubitik pasatzera dijoala zoro batekin topo egiten du, eta honek, zubitik pasaz gero akatu egingo duela esaten dio. Emakumeak, beldurtuta, atzera egiten du, baina badaki zubitik pasatzea dela bere etxera itzultzeko bide bakarra.
Pixka bat beherago, ibaiaren ertzean, txalupari bat aurkitzen du, eta honek, diruaren truke ibaia zeharkatzen lagunduko diola esaten dio. Baina, emakumeak momentuan ez du dirurik, eta txalupariak honen aurrean laguntza ukatzen dio.
Orduan, emakumeak, handik gertu lagun bat bizi dela gogoratzen du, eta harengana jotzen du laguntza eske. Honek esaten dio betidanik egon dela berataz maitemindua, eta orainarte ez diola inoiz kasurik egin. Minduta eta dezepzionatuta ez dio emakumeari laguntza ematen.
Emakumea, orduan, maitalearen etxera bueltatzen da txalupariari ordaindu ahal izateko dirua eskatzera, baina honek, senarrak harrapatuko zuen beldurrez ez dio atea irikitzen.

Emakumeak, denbora bukatzen zaiolako etsita, zubia zeharkatzea erabakitzen du, eta eroak oharpena betez hil egiten du. 

Nor da errudun nagusia?

Pertsonaiak
  
Zure iritzia
 
Taldearena

Eroa 


Emakumea


Senarra 


Txaluparia


Amorantea


Laguna   


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina