Umeen arteko isekak gaia lantzen da album ilustratu honetan. Izan ere, ume talde batek neskatila bati iseka egiten dio. Hasieran, dituen belarrien formagatik (hortik ipuinaren izenburua). Umeak, ordea, ez du ezer erantzuten eta etxean bere amari galdetzen dio, ea berak nola ikusten dituen bere belarriak. Amak ematen dion erantzunarekin konforme gelditzen da eta bide batez, ziurtasuna hartzen du bere buruarengan. Handik aurrera, beste umeak berarekin sartzen diren bakoitzean era egokian erantzuteko gai izango da.
Ilustrazioak oso zainduko liburua da. Pisu handia hartzen du kontakizunean. Collagearen teknikari eta beste hainbat xehetasuni esker, marrazki oso poetikoak lortuz.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina