Koloretako loreak
Bizitza antzezlan bat bada, saiakerarik onartzen ez duena, horregatik dantzatuz, abestuz bizi bizitza, barre eta negar egin antzezlana txalorik gabe amaiatu aurretik. Charles Chaplin.
Etiketak
- aniztasuna (3)
- asertibitatea (1)
- baliabideak (1)
- enpatia (1)
- Haur literatura (3)
- inklusioa (4)
- komunikazio gaitasuna (1)
- talde dinakikak (1)
- zeinu hizkuntza (1)
2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala
2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna
Zubiko eroa
ZUBIKO EROA
Emakume bat nekatuta dago senarrak
arreta nahikoa eskaintzen ez diolako, beti lan kontuetan murgilduta. Oraingoan,
negozioak direla eta egun batzuk etxetik kanpo egotea tokatu zaio. Senarra kanpoan dagoela aprobetxatuz,
emakumea maitalearen etxera joaten da, zubiaren beste aldean bizi dena.
Gauean, senarrak
dei egiten dio lana suspenditu eta etxera bueltan datorrela esanez. Emakumeak,
orduan, etxera bueltatzea erabakitzen du senarrak harrapatuko duen beldurrez.
Zubitik
pasatzera dijoala zoro batekin topo
egiten du, eta honek, zubitik pasaz gero akatu egingo duela esaten dio.
Emakumeak, beldurtuta, atzera egiten du, baina badaki zubitik pasatzea dela
bere etxera itzultzeko bide bakarra.
Pixka bat
beherago, ibaiaren ertzean, txalupari
bat aurkitzen du, eta honek, diruaren truke ibaia zeharkatzen lagunduko diola
esaten dio. Baina, emakumeak momentuan ez du dirurik, eta txalupariak honen
aurrean laguntza ukatzen dio.
Orduan, emakumeak,
handik gertu lagun bat bizi dela
gogoratzen du, eta harengana jotzen du laguntza eske. Honek esaten dio
betidanik egon dela berataz maitemindua, eta orainarte ez diola inoiz kasurik
egin. Minduta eta dezepzionatuta ez dio emakumeari laguntza ematen.
Emakumea,
orduan, maitalearen etxera
bueltatzen da txalupariari ordaindu ahal izateko dirua eskatzera, baina honek,
senarrak harrapatuko zuen beldurrez ez dio atea irikitzen.
Emakumeak,
denbora bukatzen zaiolako etsita, zubia zeharkatzea erabakitzen du, eta eroak
oharpena betez hil egiten du.
Nor da errudun nagusia?
|
Pertsonaiak
|
Zure iritzia
|
Taldearena
|
|
Eroa
|
|
|
|
Emakumea
|
|
|
|
Senarra
|
|
|
|
Txaluparia
|
|
|
|
Amorantea
|
|
|
|
Laguna
|
|
|
Tximeleta belarriak
Umeen arteko isekak gaia lantzen da album ilustratu honetan. Izan ere, ume talde batek neskatila bati iseka egiten dio. Hasieran, dituen belarrien formagatik (hortik ipuinaren izenburua). Umeak, ordea, ez du ezer erantzuten eta etxean bere amari galdetzen dio, ea berak nola ikusten dituen bere belarriak. Amak ematen dion erantzunarekin konforme gelditzen da eta bide batez, ziurtasuna hartzen du bere buruarengan. Handik aurrera, beste umeak berarekin sartzen diren bakoitzean era egokian erantzuteko gai izango da.
Ilustrazioak oso zainduko liburua da. Pisu handia hartzen du kontakizunean. Collagearen teknikari eta beste hainbat xehetasuni esker, marrazki oso poetikoak lortuz.
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)
